Aukeratu orria

SOPELAZABALIK SARE SOZIAL BERRIAK.

Egin zaitez lagun eta ezagutu Sopelako dendek zuretzat dituzten sorpresa guztiak.

Sopelazabalik-ek bere sare sozialak jarraitzera animatzen zaitu. Izan zaitez lehena gure lehiaketak ezagutzen eta Sopelako saltokiak bisitatuz, astero lor ditzakezun sarien berri izaten.

INSTAGRAMFACEBOOK

AURKITU, BILATU ETA HARTU

Edozein pertsonentzat irekitako lehiaketa da, eta Sopelako saltokiak bisitatu beharko dituzu astero gure sare sozialetan argitaratuko ditugun artikuluak aurkitzeko. Hura aurkitzen duen lehena bazara, doan eramango duzu.

Gehiago jakin nahi dut

Zertan datza?

Lehiaketa honetan Sopelako saltokietatik ibili beharko duzu produktu baten bila. Produktu hori astelehenero argitaratuko da Sopelazabalikeko sare sozialetan (Instagram, Facebook eta YouTube). Produktua aurkitzen duen lehen pertsona bazara, dendariari galdetu beharko diozu ea Sopelazabaliken agertutako objektua den; hala bada, argazkia atera beharko duzu produktuarekin, eta argazki hori zure edozein sare sozialetan argitaratu, Instagram, Facebook edo YouTuben, produktua aurkitu duzun dendaren izena eta Sopelazabalik etiketatu eta izendatuz. Behin argitalpena eginda, produktua zurea izango da.

Gogoratu, astelehenero, apiriletik abendura arte, produktu bat argitaratuko dela.

NIRE HERRIKO ERREZETAK.

Ezagutu Sopelako taberna eta jatetxeetako errezetarik onenak. Bozkatu gehien gustatzen zaizunaren alde, eta taberna irabazleak erakutsiko digu nola egin. Etxean errepikatzera ausartzen zara? Argitaratu zure plateraren argazki bat sare sozialetan eta originalaren dastaketa irabazi ahal izango duzu.

Gehiago jakin nahi dut

Zertan datza?

Sopelazabalik-eko sare sozialen bidez, Sopelako taberna eta jatetxeetan gehien gustatzen zaizun pintxo, plater edo errazioa bozkatzeko aukera izango duzu lehiaketa honetan.

2021eko maiatzetik abendura arte, 6 astean behin 8 plater argitaratuko ditugu. Bozketa egin ondoren, taberna irabazleak bideo bat argitaratuko du plater horren errezetarekin. Zure etxean errezeta errepikatzera ausartzen bazara eta zure argazki édo video bat argitaratzen baduzu zure sare sozialetan (Instagram, Facebook edo YouTube), taberna edo jatetxea eta Sopelazabalik etiketatuz, jatorrizko errezeta dastatzeko zozketan parte hartuko duzu.

 

EZAGUTU GURE DENDAK

SOPELAZABALIK

Sopelako Udalak web gune hau eskaintzen die herritarrei, non merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduek beraien zerbitzuak sustatu eta zabaldu ahal izango dituzte.
Si eres un bar, restaurante o comercio de Sopela y quieres estar en esta sección, envíanos un e-mail a [email protected]
Mila esker

Kontaktua

Sopela Turismoa

Telefonoa:
94 406 55 19
E-mail
[email protected]
turismoa.sopela.eus

SOPELA TURISMOA
Loiola Ander Deuna, 28 - 48600 Sopela (Bizkaia)

Idatz iezaguzu zure negozioa erregistratu nahi baduzu

3 + 6 =